Datorren astelehenean, ekainak 22, Sare plataforma berrabiarazteko herri batzarra egingo dute Azkoitiko Kultur Etxeko areto nagusian. Batzarra 18:30ean hasiko da, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei bertan parte hartzeko.
Izan bidea Sarek preso eta iheslarien alde martxan jarri duen dinamika berria da. Batzarrean segurtasun tartea gordeko dutela bermatu dute deitzaileek, baina parte hartuko duten herritarrei maskara eramateko eskatu diete.