Zein da 'atxakar' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 19a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'errekistau' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'atxakar' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Atxakar hitzak hatz txikia esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atxakarrien entzun ebaixe kutxillukin".
  • Euskara batuan: "Hatz txikian egin zuen ebakia labanarekin".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide