Zein da 'errekistau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'belina eiñ' esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'errekistau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Errekistau hitzak arakatu esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Erropa danak errekistau dizkot ta diruik eztauke".
  • Euskara batuan: "Arropa danak arakatu dizkiot eta dirurik ez dauka".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide