Azkoitiko Janari Bankua, gaur ETB1eko 'Ur handitan' saioan

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 9a, 09:30

Janari Bankuaren elikagai bilketako artxiboko irudi bat.

Azkoitiko Elikagai Bankuak parte hartu du gaur, asteartea, ETB1en emango duten Ur Handitan saioan. Gaurko programak elikagaien bankuak, boluntarioak eta erabiltzaileak izango ditu protagonista.

Xabier Madariaga kazetariak gidatzen duen ETB1eko Ur Handitan telebistako gaurko saioa elikagaien bankuen bueltan izango da. Saio horretan Azkoitiko Elikagai Bankukoek parte hartu dute. Gaur, asteartea, 22:30ean emango dute Janari eske izenburu duen saioa, ETB1ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide