Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan. Araban bat, Bizkaian hiru izan dira zenbatu dituzte positibo berriak; Gipuzkoan, aldiz, ez dute kasu berririk hauteman. Guztira, 4.009 proba egin zituzten atzo; horietatik 2.708 PCRak eta 1.301 test serologikoak. Krisia hazi zenetik, martxotik gaur arte, COVID-19 gaitzak erasandako 20.117 kasu zenbatu dituzte hiru lurraldeetan, eta horietatik 16.923 pertsonek jaso dute senda-agiria, %84,1ak hain zuzen ere.
Azken datuen arabera, hildakoak zazpi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo baino lau gehiago. Guztira, 1.571 dira COVID-19 gaitzarekin hildako pertsonak martxotik hona. Osasun Sailaren arabera, gaur gaurkoz hamazazpi gaixo daude ZIUn ingresatuta, atzo baino lau gutxiago.