Belina eiñ esamoldeak nonbaitetik ordaindu gabe joatea esan nahi du. Batez ere tabernatik ordaindu gabe egiten den kasuetan erabili ohi izan da.
Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:
- Azkoitiko hizkeran: "Diruik eztaukela esan, ta horrek leku danetan belina eitteu".
- Euskara batuan: "Dirurik ez duela esan, eta leku guztietatik ordaindu gabe joaten da".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.