Maiatzaren 27an egin zuten Azkoitiko Udaleko hautetsiek maiatzeko udalbatzarra, eta besteak beste, 2021erako herriko jaieguna izendatu behar izan zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urteko azaroaren 30a, San Andres eguna, jaiegun izendatzea.
Aurtengo azaroaren 30a —astelehena—ere jaieguna izango da Azkoitian. Datorren urtean asteartez izango da San Andres eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabakita, jaieguna izango da Azkoitian.