Azkarateko hondakin gunea

Eraikuntza eta eraispen hondakinen plantak atzera botatzeko, Lurralde Batzordea deitu du udalak ostegunerako

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 1a, 14:39

Ostegunean egingo dute lehen bilera udaletxean, EEH plantak hirigintza arauetatik ateratzeko. Ekainaren 11n, berriz, bigarren bilera egingo dute.

Azkoitiko Udalak Hirigintza Arauetan Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) plantak atzera botatzeko egin beharreko aldaketak hasiko dituela iragarri du Udal Gobernuak, eta horretarako, Lurralde Batzordea deitu du datorren ostegunerako –ekainak 4–.

Udal Gobernuak jakinarazi duenez, osteguneko bilkuran hartutako erabakia azalduko diote Azkoitiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei. Behin aldaketa hori hasita, ezinezkoa izango da EEH plantentzat aurreikusitako bi eremuetan –Azkarate eta Ipintza– horrelako gunerik eraikitzea.

Ostegunean egingo dute lehen bilera Azkoitiko udaletxean, eta ekainaren 11n bigarrena. Udalak azaldu duenez, behin erresoluzioa onartuta, Azkarateko eta Ipintzako plantak ez egitea ahalbidetzeko dagokion tramitazioari ekingo dio.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide