Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman azken orduetan Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Guztira, bost kasu berri zenbatu ditu Osakitzak azken eguneraketan: hiru Bizkaian eta bi Araban. Orain arte, kontaketa hasi zenetik, 19.820 kasu baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bost pertsona gehiago hil dira hiru lurralde horietan azken orduetan, baina Osakidetzak ez du zehazten zein lurraldetan jazo diren heriotza horiek. Guztira, 1.541 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19ak hildakoak.
Atzokoan 2.145 proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 1.833 PCR eta 312 test serologiko. Datu ofizialen arabera, zenbatutako positiboen %83,2k jaso dute senda-agiria dagoeneko –16.499 pertsonak– eta kutsatuen %7,8 hil dira guztira –1.541–. Azpimarratzekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutsatze-indizeak 1etik beherakoa izaten jarraitzen duela: 0,64. Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du indize horrek.