Azkarateko hondakin gunea

Azkarateko gunearen inguruan Elkargunean egindako bilera, bideoan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 29a, 14:04

Hamahiru talde eta eragile elkartu ziren atzo Elkargunean Azkarateko hondakin guneari buruzko ikuspuntuak azaltzeko.

Atzo, osteguna, egin zuten Azkarateko hondakin gunearen inguruan bilera, Elkargunean. Guztira hamahiru taldek eta eragilek parte hartu zuten batzarrean. Udaletxean ordezkaritza duten lau alderdietako zinegotziak —EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Azkoitia Bai— eta hainbat teknikarik, Azkarate Garbi auzotarrak, Azkarate Garbi plataforma, Baskegur, Eusko Jaurlaritza, Excavaciones y Desmontes Lagunak S.L., GuraSOS, Larke enpresa eta Urola Bizirik natur taldeak parte hartu zuten bileran.

Partaide bakoitzak bere ikuspuntua eman zuen gaiaren inguruan, plataren alde zein kontra. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak bileraren amaieran esan zuen emandako hitza beteko duela eta ez duela proiektua bultzatuko. Elkargunearen atarian, berriz, Azkarateko hondakin gunearen aurkako elkarretaratzea egin zuten. Azkarateko hondakin gunearen inguruan eman beharreko hurrengo urratsak udaletxeko Lurralde batzordean eztabaidatuko dituzte. Alkateak jakinarazi zuen batzorde horretan alderdi guztiek izango dutela ordezkaritza, eta "maila politikoan" aztertuta hartuko dute erabakia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide