Zein da 'estratie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko maiatzaren 29a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'motxallie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'estratie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Estratie hitzak bi lekuren arteko pasabide estua esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure etxin ta txabolin arteko estratan topau nun txakurre".
  • Euskara batuan: "Gure etxearen eta txabolaren arteko pasabide estuan aurkitu nuen txakurra".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.