Datorren astelehenetik aurrera —ekainak 1— udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan erosketa bonuak eskurtzeko aukera egongo da. Internet bidez erosi nahi dutenek, berriz, ekainaren 1 baino lehen egin beharko dute, astelehenean kenduko baituko online erosketa egiteko aukera.
Bonuak maiatzaren 21ean jarri zituzten saltzen, eta udalak jakinarazi duenez oraindik 117 erosketa bonu geratzen dira. Horren aurrean udalak bonuak erosteko kopuru muga aldatzea erabaki du. Orain arte erosle bakoitzak gehienez bi erosketa bonu eros zitzakeen. Astelehenetik aurrera, bonuen eroslea berria bada, lau erosketa bonu erosteko aukera izango du. Aldiz, bonuak lehen ere erosita dituenak beste bi eskuratu ahal izango ditu.
Internet bidez erosketa egin dutenei gutun ziurtatu bidez bidali diete bonua etxera. Udalak azaldu du bidalketa lanek denbora eskatzen dutela. Erosle batzuk bonuak berehala erabili nahi dituztela eta, udalak bonuak udaletxeko harreran saltzeko erabakia hartu du.