Urbanue arratsaldez ere ibiliko da astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 29a, 12:02

Ohiko zerbitzuaren %80a berreskuratuko du Urbanue autobus zerbitzuak astelehenetik aurrera. 8:48tik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara ibiliko da.

Koronabirusa dela-eta Urbanue autobus zerbitzuaren ordutegia murriztu egin zuen Azkoitiko Udalak, baina astelehenetik aurrera, ekainak 1, ohiko ordutegiaren %80 berreskuratuko da. Arratsaldetako zerbitzua da duela bi hilabete bertan behera utzi zutena, eta berriro martxan jarriko dute zerbitzu hori. Urbanue, beraz, 8:48tik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara ibiliko da astelehenetik aurrera.

Eskolak bertan behera geratu zirenean, martxoaren 15ean, Bizenta Mogel eta Xabier Munibe Ikastola nahiz Floreaga Ikastetxea lotzen zituen 8:45eko zerbitzua kendu egin zuten, eta zerbitzu hori, momentuz, ez da berreskuratuko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide