Azken orduetan ere ez dute koronabirus kasu positibo berririk zenbatu Gipuzkoan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 22a, 14:23

Hamahiru kasu berri atzeman ditu Osakidetzak, lau Araban eta zortzi Bizkaian. Hamahirugarren kasua, berriz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den pertsona batena da. Lau pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazitako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamahiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan; horietatik lau Araban eta zortzi Bizkaian, eta hamahirugarrena, berriz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den pertsona bati atzeman diote. Gipuzkoan, berriz, ez dute kasu berririk zenbatu gaurkoan ere. Atzo guztira 4.780 proba egin zituen Osakidetzak: 3.172 PCR test eta 1.608 test azkar.

Datu ofizialen arabera, kontaketa hasi zutenetik 19.254 positibo zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik %88,8k jaso dute senda-agiria. Kutsatutakoen %7,7 hil da guztira: 1.487 pertsona, atzo arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide