Zein da 'motxallie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'dranga' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'motxallie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Motxallie hitzak ijitoa esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atzo Azkoittixen ahuntzekin ibiltzeizen motxallik ibilli zin, diru eske".
  • Euskara batuan: "Atzo Azkoitian ahuntzarekin ibiltzen diren ijitoak ibili ziren, diru eske".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide