Motozale bat zauritu da Ugarte industrialdeko biribilgunean

Maxixatzen.eus

Ertzaintzak adierazi duenez, 53 urteko gizonezkoa mototik erori da eta min hartu du. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman dute.

Motozale batek istripua izan du gaur, osteguna, Ugarte industrialdeko biribilgunean. Ertzaintzak adierazi duenez, 15:00ak aldera izan da istripua; motoa gidatzen ari zen 53 urteko gizonezkoa errepidera erori da eta min hartu du lepauztaian. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide