Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazitako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bederatzi kasu berri hauteman dituzte azken 24 orduetan; horietatik zazpi Bizkaian eta bi Araban. Gipuzkoan, aldiz, ez dute kasu berririk zenbatu. Atzo, asteazkena, 6.862 proba egin ziren guztira: 4.418 PCR test eta 2.444 test azkar.
Datu ofizialen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 19.146 positibo zenbatu dituzte kontaketa hasi zutenetik, eta horietatik %88'6k jaso dute senda-agiria. Azken orduetan, 277 pertsona sendatu dira.
Hildakoei dagokionean, krisia hasi zenetik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusagatik hildakoak 1.483 izan dira, atzo baino hiru gehiago. Ospitaleratuta dauden pazienteak, berriz, 38 dira egun; atzo baino hiru gutxiago.