Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak haur eta gaztetxoentzat urtero antolatu ohi dituzten udalekuak bertan behera gelditu dira. Udalak uste du ez direla "baldintza egokiak" ematen udalekuak egiteko, eta azaldu du "lehentasuna" une honetan "osasuna eta segurtasuna" direla.
Udaz Blai programaren baitan lau udaleku ziren antolatzekoak: Uztaila Jolasean HH3 eta LH6 artekoentzat, Praka Motxakin 10-12 urte bitartekoentzat, Artx@bentura 13-16 urte bitartekoentzat eta Robotika, uztailean, LH3-LH6 eta DBH1-DBH4 maila artekoentzat. Udalaren esanetan, ordea, COVID-19ak "ez du ahalbidetzen udalekuak aurrera eramatea". Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du aurtengo udan udalekurik antolatuko.