Xabier Alberdi (Azkoitia, 1988) disko jartzailea Santa Klarako bizilagunak alaitzen aritu da egunotan. Konfinamendua arindu arte ordu erdiko saioa eskaintzen zuen hutsik egin gabe, ostegunetik igandera. Trukean, bizilagunek balkoiak apainduta, Kaxianoren Zorionak kanta jarrita eta irrintzi batekin lagunduta zoriondu dute gaur arratsaldean azkoitiarra. Horrez gain, hainbat produktuz osatutako otarra bat ere oparitu diote.
"Emaztearen eta auzokideen artean antolatu dute nik ezer jakin gabe, eta ezusteko handia hartu dut; ez nuen halakorik espero! Asko gustatu zait, eta oso eskertuta nago guztiei", azaldu dio Alberdik Maxixatzeni.