Azken urteetako jai eredua mantentzea ezinezkotzat jo du Madarixako auzo elkarteak. Horregatik, aurtengo sanisidroak bertan behera utzi ditu auzo elkarteak, "osasun agintarien gomendioetan oinarrituta". Madariagan, garai batean egiten zuten moduan, etxe giroan ospatuko dituzte sanisidroak aurten. "Dena den, ez da baztertzen aukera dagoenen auzotarrek ospakizun txiki bat egitea", azaldu du Madarixako auzo elkarteak.
Auzoko festak gogoan, azken urteetako sanisidroetan ateratako argazkiekin bideo bat prestatu du Madarixako auzo elkarteak, "era horretan, elkarrekin ospatutako festak ekarri nahi ditugu gogora. Aupa Madarixa! eta aupa madarixatarrak!".