Ibilgailuen gaineko udal zergaren ordainketa epea ekainaren 1era atzeratu da

Maxixatzen.eus

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, zerga egutegia egokitu du udalak eta ibilgailuen gaineko udal zergaren ordainketa epea atzeratu du.

Ordainketa epea ekainaren 1era atzeratuko da, eta helbideratutako ordainagiriak zergaldi berriaren azken egunean kobratuko dira.

Helbideratu gabe eta ordaindu gabe dituztenei, berriz, berriro bidaliko zaie ordainagiria etxera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide