Zein da 'dranga' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'dunbela' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'dranga' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Dranga hitzak azkar edo kolpetik esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Zauken dana dranga eran zun».
  • Euskara batuan: «Zuen guztia azkar edan zuen».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide