Jasokunde Kooperatibaren urteko batzar nagusia, bertan behera

Maxixatzen.eus

Batzarraren data berria zehaztutakoan, ohiko bideetatik jakinaraziko die bazkideei Jasokunde kooperatibak.

Jasokunde Kooperatibaren urteko batzar nagusia bertan behera gelditu da. Ekainaren lehen igandean egin ohi izan du orain arte kooperatibak batzarra, baina egungo egoeragatik ezingo dutela aurrera eraman jakinarazi dute kooperatibako kideek.

Hori horrela, kooperatibak adierazi du egoera berriaren arabera eta egiteko modua sortzen denean zehaztuko dutela batzarraren data berria. Eguna erabaki bezain pronto jakinaraziko die kooperatibak bazkideei, ohiko bideen bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide