Aspaldi ikusi gabeko irudia terrazetan

Maxixatzen.eus

Ia bi hilabete luzez ikusi gabeko irudia ikusi ahal izan da gaur Azkoitiko kaleetan: tabernak irekita eta jendea terrazetan eserita.

Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan, eta fase horretan tabernetako eta jatetxeetako terrazak baimentzea dago jasota. Zenbait tabernek eta kafetegik gaur bertan zabaldu dituzte terrazak, eta hainbat herritar bertaratu da horietara. Tabernariak gustura agertu dira lehen egunean izandako harrerarekin.  

Ostalaritza guneek egoera berrira moldatu beharko dute, eta horretarako saiakeran dabiltza. Taberna eta kafetegi batzuk gaur ireki dituzten arren, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki dutenak. Ezin jakin noiz ikusi ahal izango diren berriro herrietako kaleak eta terrazak jendez beteta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide