Gaur, maiatzak 1, sartu da Hego Euskal Herria lehen fasean, eta tabernen eta jatetxeen terraza irekiera izan da berrikuntzetako bat. Martxoaren 14tik itxita izan dira horiek. Establezimenduek terrazak ohiko edukieraren erdian zabaldu ahal izan dituzte bakarrik, eta gainera, mahaien artean bi metroko tartea utzi behar izan dute. Dena den, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki duten ostalaritza guneak ere.
Neurriak neurri, jende dezente ikusi da Azkoitiko terrazetan. Eguraldia ilun esnatu da gaur, baina herritarrek goiz parteko aterruneak baliatu dituzte eserialdiak egiteko. Gehienez, mahai bakoitzean hamar lagun elkartu daitezke, eta 23:00etara arte egon ahal izango da horietan, ordutegi mugarik gabe. Elkarte gastronomikoek, bien bitartean, itxita jarraitu beharko dute.