Koronabirusaren krisiak eragindako egoera ezohikoaren aurrean, Floreaga auzoko bizilagunek Floreaga Ikastetxeko patioa erabiltzeko eskaera egin dute, eta bihartik aurrera bertako ateak zabalik izango dituzte herritarrek aisialdirako edo konfinamenduak uzten duenerako behintzat.
Udalak ikastetxearekin hitz egin ondoren, azken horrek baimena eman du patioa irekitzeko eta bihartik aurrera goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara egongo da zabalik. Udaltzaingoa arduratuko da gunea irekitzeaz eta ixteaz. Goialdeko atetik izango du sarrera.
Printzipioz, jolastokia egunero zabalduko da astelehenetik igandera eskolak hasi bitartean.