Zein da 'dunbela' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 8a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Azkena, 'emendau' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'dunbel' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Dunbela hitzak bonboa esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Urte askun jo zun harek dunbela Azkoittiko bandan".

Euskara batuan: "Urte askoan jun zuen hark bonboa Azkoitiko bandan".

 

Iturria: Aizkibel beka

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide