Koronabirus kasu berririk ez Azkoitian

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 4a, 13:57

Kontaketa hasi zutenetik, 259 dira eskualdean zenbatutako koronabirusaren kasu positiboak, horietatik hemezortzi Azkoitian. Dena den, kopuruaren igoera moteltzen ari da egunez egun. Halere, tentuz jokatzea eskatu dute agintariek.

 

 

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman dituen datuen arabera, azken orduetan COVID-19 gaitzaz kutsatutako herritarrik ez dute baieztatu eskualdean. Kasu positibo berrien kopurua moteltzen ari dira egunetik egunera, eta aurrerapauso handia bada ere, tentuz jokatzeko eskatzen dute agintariek.

Kontaketa hasi zutenetik, 259 dira eskualdean zenbatutako koronabirusaren kasu positiboak, eta honako hauek dira kutsatuen kopuruak herriz herri: Zarautzen 142 lagun; Zumaian 48; Orion eta Azkoitian hamazortzina; Azpeitian hamasei; Getarian eta Zestoan bosna; Aian lau; eta hiru Aizarnazabalen.

Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da koronabirusaren pandemia hasi zenetik sendatu eta hil diren bizilagunak ere badirela eskualdean eta, beraz, ez dago datu zehatzak jakiterik, Eusko Jaurlaritzak ez baititu horiek herrika ahalbidetzen. Gainera, badira COVID-19 gaitza izan dezaketen edo pasatu duten eta probarik egin ez dioten herritarrak ere.

Lurraldeetako datuak

Osakidetzak emandako datuak kontuan izanda, azken orduetan 49 kasu berri zenbatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta, orotara, 16.249 dira kutsatutakoak. Azaldu dutenez, ordea, atzemandako kasu positiboen artetik goraka doa gaitza gainditu dutenen kopurua; azken datuen arabera, %74,8k jaso dute senda agiria. Hiru lurralde horietan, hamabi pertsona hil ziren atzo. Guztira, 1.341 pertsona hil dira krisia hasi zenetik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide