Kakuteko eguna, ezohiko egoeran

Maxixatzen.eus

Kakuteko eguna da gaur, maiatzak 3. Koronabirusak eragindako larrialdi egoera tarteko, ordea, ezin izan dute azkoitiar mendizaleek urtero bezala ospatu. Hala ere, goizean goiz Kakutera buelta egin duenik bada.

Maiatzeko lehen igandean ospatu ohi dute Anaitasuna mendi bazkunako kideek Kakuteko eguna. COVID-19 gaitzak eragindako larrialdi egoera tarteko, ezin izan dute azkoitiar mendizaleek bestetan bezala ospatu. Hala ere, egun ederra lagun goizean goiz hainbat mendizalek Izarraitzeko gailurrerako mendi buelta egin du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide