Herritarrek kirolaz eta paseoez gozatu dute, aspaldiko partez

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 2a, 15:21

Azkoitian eta eskualdeko hainbat herritan gaur goizean hartutako irudiekin osatu du bideo hau Erlo Telebistak Urolako Komunikazio Taldeko hedabideentzat.

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duen lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu dute Urola Kostako herrietako bizilagunek. Asko eta asko izan dira oinez, korrika edo bizikletan -parapentean ere bai bateren bat- eskualdeko kale, pasealeku, bidegorri, mendi eta errepideetan ibili direnak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide