Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak baratze partikularrak lantzera joateko joan-etorriak baimentzen dituen agindua sinatu du. Baratzea landu ahal izateko, hori bai, "alboko udalerrian edo udalerri berean" egon beharko du. Baratzera, produktuak zaintzera eta biltzera joan daiteke bakar-bakarrik.
Alboko udalerritik edo herri bertatik animaliak edo autokontsumorako baratzeak zaintzeko atera ahalko da. Horri lotuta, Illa ministroak eskatu du baratzeetara "ahalik eta joan-etorri gutxien" egiteko. Baratzean egin beharreko lanak banaka egin beharko dira, adingabeekin edo ezintasunen bat duten pertsonekin batera egiten denean izan ezik.
Azkoitiko Udalak zehaztu duenez, Altamirako baratze parkera ere joan daiteke, "bakarka eta beharrezkoa den denborarako". Espainiako Gobernuak agindutako araua bihar, maiatzak 2, sartuko da indarrean.