Zein da 'emendau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Azkena, 'xextra' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'emendau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Emendau hitzak itzali, esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Argixe emendau, bada ordue ta!".

Euskara batuan: "Argia itzali, bada ordua-eta"".

 

Iturria: Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide