#EtxetikMundura

Kontxitaren kontu berriak, etxetik mundura

Maxixatzen.eus

Itziar Elias aktorea da gaurko protagonista #EtxetikMundura egitasmoan. Kontxitaren kontu berriak zein diren azaldu ditu.

Itziar Elias aktore azkoitiarra beste aste batez Kontxitaren azalean jarri gaur, osteguna, #EtxetikMundura egitasmoaren barruan umorezko bakarrizketa saioa eskaintzeko. Konfinamenduaren amaiera eta Espainiako presidente Pedro Sanchezek jakinarazitako neurriez mintzatu da Elias, umorea ardatz hartuta. Bakarrizketa saioa 20:00etan izango da ikusgai Maxixatzen.eus.en. 

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide