#EtxetikMundura

Bulego taldeko Tomas Lizarazuk egindako Anariren bertsioa, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 29a, 20:00

Seigarren musika emanaldia eskaini du Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak #EtxetikMundura egitasmorako. Gaurkoan, Anari abeslari azkoitiarraren Aingura hegodunak abestiaren bertsioa egin du.

Bulego musika taldeko Tomas Lizarazuk euskal talde baten bertsioa egin du beste aste batez #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. Gaurkoa Lizarazuk egin duen seigarren bertsioa izan da, eta hark azaldu duen gisan, "berezia" izan da. Izan ere, Azkoitiko Anari abeslari azkoitiarraren Aingura hegodunak abestiaren moldaketa eskaini du Bulegoko abeslariak. 

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide