Zein da 'xextra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko api. 24a, 13:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Azkena, 'mikie' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'xextra' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Xextra hitzak iskanbila, esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Bi anai batea eon ezkeo, xextrie tartin".

Euskara batuan: "Bi anai batera egonez gero, iskanbila tartean".

 

Iturria: Aizkibel beka

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide