Elkarrizketak

Xabier Barquero: "Gaixoak bakartuta hiltzen ari direla ikustea oso gogorra da"

Maxixatzen.eus

Xabier Barquero erizaina Eibarko ospitalean ari da lanean egunotan, koronabirusarentzako prestatu duten unitate berezian. Emozionalki egoera gogorrak bizitzen ari dela aitortu du, gaixoak bakartuta, aspertuta eta lur jota ikusten dituelako.

Lanean gaixotasuna pairatzeko beldurrik ez duela sentitu dio Barquerok, hartu beharreko neurriak oso zorrotz ari direlako betetzen.

Bestalde, eskularruak modu arduratsuan erabili behar direla azpimarratu du, esaterako, behin haiek jantzita, aurpegira eskuak ez eramanda. Eta herritarrei logikaz jokatzeko eta eskuak sarri garbitzeko aholkatu die.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide