Greba digitala egingo dute gaur eta bihar ia 1.000 sortzaile, kulturgile eta artistak. Alegia, itxialdia hasi zenetik sareetan doan egiten ari diren lana bi egunez baztertu egingo dute euskal kulturgileek, gizartea eta agintariak ohar daitezen beren egoeraren larriaz. Aurreko astean egin zuten deialdia, eta hedabideei ere eskatu zieten ez zezatela kultur edukirik partekatu bi egun hauetan. Urolako Komunikazio Taldeak, tartean Maxixatzenek, errespetatu egingo du eskari hori, eta gaur eta bihar ez du kultur edukirik partekatuko nahiz sortuko sareetan.
Hala, besteak beste, egunotan ez da Etxetik Mundura saiorik egongo, eta Enoken zintak papereko edizioan soilik ikusi ahal izango ditu irakurleak.