Arratsalde euritsua danborradarekin alaitu zuten azkoitiarrek

Maxixatzen.eus

Umeen danborradarik izan ez bazen ere, danbor hotsik ez zen falta izan atzo arratsaldean Azkoitian. Antolatzaileek egindako deiari bikain erantzun zieten azkoitiarrek, eta 17:30etan hasita, danbor hotsak entzun ziren herriko auzo guztietan. Atzokoan, gainera, eguraldi txarra ez zen aitzakia izan, balkoi eta leihoetan bustitzeko beldurrik gabe astindu baitzituzten danborrak. Bideoan, Jandonianiz plazan hartutako irudiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide