Finala, balkoietan

Maxixatzen.eus

Realak eta Athleticek ezingo dute Espainiako Kopako finalik jokatu gaur, baina zaleek ez dute aukera galdu euren taldearen ikurrak leiho eta balkoietara ateratzeko. 

Espainiako Kopako gizonezkoen finala jokatzekoa zuten gaur Realak eta Athleticek Sevillan, baina koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, ez dute jokatuko, zelaian behintzat. Izan ere, talde bateko eta besteko zaleek goizean goizetik atera dituzte euren taldeetako ikurrak leiho eta balkoietara, nor gehiago. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide