Zein da 'mikie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Azkena, 'lauorrixen' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mikie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mikie hitzak jatekoarekin berezia den pertsona, mokofina, esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Beti platerran bueltan zeoze laatzeu mike horrek".

Euskara batuan: "Beti plateraren bueltan zerbait lagatzen du mokofin horrek".

 

Iturria: Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide