Etxetik atera gabe naturan eta herriko kaleetan murgildu ahal izateko, Urolako Komunikazio Taldeak telebista proiektu bat jarri zuen martxan duela gutxi: #Patxadan izenekoa. Izan ere, patxadan, lasai eta presarik gabe kontsumitzeko pentsatutako ikus-entzunezko piezak dira eskainiko diren lanak. Ideia oso sinplea da: pantaila aurrean esertzea, eroso jartzea, burua hutsik uztea, zentzumenak piztea, paisaian murgiltzea, irudietan ikusten eta entzuten dugunarekin bat egitea, sentitzea… eta erlaxatzea.