KZguneak Internet bidezko laguntza zerbitzua jarri du martxan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 8a, 17:54

KZgunea teknologiaren inguruko zalantzak argitzeko laguntza eskaintzen hasi da telefonoz eta posta elektronikoz. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eskaintzen dute arreta.

Alarma egoera dela-eta KZgunearen zentroak itxita dauden arren, telezentroen sare publikoak teknologiaren inguruko zalantzak argitzeko laguntza eskaintzen du telefonoz eta posta elektronikoz. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eskaintzen dute arreta; besteak beste, bideo-deien, online erosketen eta hezkuntza arloko plataforma teknologikoen inguruko zalantzak argitzen dituzte.

Honako lotura honetan eskuratu daiteke zerbitzuaren inguruko informazio gehiago, baita 943-023 619 telefonora deituta edo tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera idatzita ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide