Lapikoak ozen astindu zituzten azkoitiarrek atzo, asteartea, Azkaraten egingo duten hondakinak kudeatzeko plantaren aurka daudela azaltzeko. Ehunka herritarrek beraien haserrea eta desadostasuna balkoietatik adierazi dute, izan ere, herriko gune guztietan entzun zen lapiko, txistu, sirena eta bozina hotsa. Herritarrek hasitako ekimenaren asmoa da lapiko-jotzea egunero 21:00etan egitea.