Alarma egoera dela-eta etxetik atera gabe egin daitezkeen hainbat ariketa proposatu ditu bideo batean Ainhize Azpiazu Azkoitiko kirol orientatzaileak. Goizean ariketa kardiobaskularrak egitea aholkatzen du Azpiazuk; arratsalderako, berriz, muskuluak lantzeko beste hainbat ariketa proposatu ditu azkoitiarrak.