Bertso saio berezia eskainiko dute Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik gaur, osteguna, Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan. Herritarrek bidalitako gaien nahiz bestelakoen bueltan ariko dira kantuan horiek, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertsolariak dagoeneko prest dira; izan ere, atzo egin zuten streaming-eko konexio proba denek. Konfinamenduan egonik, zuzenean eta Hangouts-en bidez egingo dute saioa, eta 18:30ean hasiko da. Maxixatzen.eus-en ere ikusi ahal izango da emanaldia zuzenean.