1. Ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al da oinez edo autoan zirkulatu ahal izateko?
Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea. Ziurtagiria izan ezean jasotako informazioa baloratuko dute, eta zalantzarik sortuz gero, egiaztapenak egingo dituzte.
2. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?
Honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik: elikagaiak, farmazia produktuak eta behar-beharrezkoak diren produktuak erosteko; osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko; lantokira lanera joateko; ohiko bizilekura itzultzeko; adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak direnei laguntzeko eta zaintza emateko; finantza eta aseguru erakundeetara edo notariotzetara joateko; ezinbesteko kausagatik edo premia egoeragatik; antzeko beste jarduera batzuk egiteko. Dena den, oinez egiten diren joan-etorri horiek banaka egin beharko dira, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik ez bada. Hala ere, desplazamenduak ahalik eta gehien mugatu behar dira.
3. Mendekotasuna duten familiartekoak bisitatu al ditzaket?
Bai, zaintza eta laguntza emateko.
4. Mendekotasuna badut, arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango al da nigana?
Bai, baimendutako ezinbesteko zerbitzuetako bat da.
5. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?
Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.
6. Eraman al ditzaket haurrak parkera?
Ez.
7. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargu lanera joan behar badut?
Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.
8. Atera al daiteke zaborra kalera?
Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.
9. Bizi garen eraikinaren eremu komunetan (patioan, lorategian, eskaileretan...) egon al naiteke?
Ez, erabilera komunitarioko eremu pribatuak baitira.
10. Maskota kalera atera al dezaket?
Bai, banaka, ezinbestekoa den denboran eta etxetik hurbil.
11. Joan al naiteke parkera, hondartzara edo mendira?
Ez, eremu horiek ez daude leku publiko baimenduen zerrendan.
12. Zer muga dago ibilgailu partikularretan ibil daitekeen pertsona kopuruari dagokionez?
Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago ibili ahal izango dira beren artean ahalik eta distantzia handiena mantentzen bada. Esate baterako, auto batean gehienez bi pertsona joango dira; hau da, gidaria eta bidaiari bat. Bidaiaria atzeko eserlekuan, gidariarekiko diagonalean, eseriko da.
13. Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan ibiltzea posible al da?
Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan, gidaria barne, pertsona batek baino gehiagok bidaiatu behar badu. Gainera, garraio publikoak, pribatu osagarriak eta partikularrak errespetatu egingo du eserleku-lerro bakoitzeko gehienez pertsona bat joatea, eta ahalik eta distantzia handiena izango da bidaiarien artean.
14. Mugatuta al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresako ibilgailuetan ibil daitekeen pertsona kopurua ere?
Lanerako ibilgailu profesionalen edo enpresako ibilgailuetan (furgonetak, kamioiak) gidaria eta kopilotua ibili ahal izango dira, beren artean ahalik eta distantzia handiena gordetzen baldin badute.
15. Zirkulatu al daiteke motozikletan edo bizikletan?
Bai, aurreikusitako mugitzeko arrazoiengatik bakarrik, eta banaka.
16. Eta taxietan?
Bai, banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adin txikiko bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.
17. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira...?
Ez. Baina aurreikusita dago adinekoei, adin txikikoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.
18. Irten al naiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?
Arrazoi justifikatu batengatik eta sinatzeko epea atzeraezina bada soilik.
19. Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete beren lana egiteko?
Bai, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen murriketen arabera.
20. Joan al naiteke odola ematera?
Bai, osasun agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.
21. Joan al naiteke bigarren bizilekura?
Ez.
22. Bidaiarien garraio publikoan ibil al naiteke?
Horrelako garraioetan Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro bateko distantzia gordeko da.
23. Etxe aldaketarako garraioa erabil al dezaket?
Ez, baina norbere konturako langileek erabil dezakete.
24. IAT-a iraungita daukan ibilgailu batekin gidatu al dezaket?
Urtarrilaz geroztik badago iraungita, bai.
25. Baserrietan edo landa eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin ditzaket?
Bai.