#EtxetikMundura

Bulego taldeko Tomas Lizarazu, Etxetik Mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 1a, 20:00

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak bere bigarren saioa eskaini du gaurko #EtxetikMundura saioan.

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslaria izan da gaurko #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. 20:00etan hasita.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur.  Zarauzkohitza.eus-en Antivirus musika taldeak eskainiko du saioa, Karkara.eus-en Egoitz Eizagirre bertsolariak eta Baleike.eus-en Iñaki Atrian koktel egileak.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide