Koronabirusaren pandemiagatik ezarritako larrialdi egoera tarteko, Azkoitiko KZgunean formakuntza jarduera guztiak eten zituzten. Hala ere, hainbat zerbitzua ematea beharrezkoa ikusi du KZguneak. "Zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten, baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez eskainiko du laguntza KZguneak". Beraz, edozein zalantza teknologiko argitzeko zerbitzua jaso nahi dutenek, horretarako aukera izango dute telefonoz edo posta elektroniko bidez kontsulta eginez.
KZguneak "funtsezkoa" ikusi du laguntza eskaintzea online erosketetan, banku-izapideetan, osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioetan eta abarretan. Horrez gain, azaldu du adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakela; esaterako, senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.
KZgunearen ordutegia eta harremanetarako moduak hemen kontsulta daitezke.