Konfinamendua kudeatzeko laguntza profesionala behar duten herritarrentzat psikologia zerbitzua jarri du martxan Azkoitiko Udalak. Zerbitzu horren helburua da herritarrei babes emozionala eta orientazio familiarra eskaintzea eta bereziki zuzenduta dago euren kargu adingabeak dituzten herritarrei eta COVID-19agatik zailtasunak dituzten familiei. Dena dela, beste edozein herritarrek ere eska dezake laguntza. Horretarako, Gizarte Ongizate sailera deitu beharko dute (943-85 71 74), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean.