#EtxetikMundura

Xabier Etxaniz soinu-jotzailearen musika, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 28a, 19:59

Soinu-jotzaile azkoitiarrak hiru abesti jo ditu etxeko sofatik.

Xabier Etxaniz soinu-jotzaile azkoitiarrak #EtxetikMundura egitasmoaren barruan emanaldia eskainiko du gaur, zapatua, 20:00etan hasita. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur. Uztarria.eus-en Amaia San Vicente ipuin kontalariak eskainiko du emanaldia, Zarauzkohitza.eus-en Occi di Farfallak, Karkara.eus-en Mikel Iruretagoiena bertsolariak eta Baleike.eus-en Jone eta Mikel Urbieta musikari zumaiarrek.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide